Pelutxezko panpinen proiektua gela ezberdinen arteko elkarlanerako proiektua da. Aurten gure ikastetxeko haur hezkuntzako 5 urteko ikasleek hartuko dute parte
Informazio eta komunikazio teknologiak modu funtzional eta esanguratsuan erabili.
Proiektuaren deskribapena:
Ikasle talde bakoitzak Pelutxe panpin bat gelara ekarri eta zaintzen du (gelako iharduera ezberdinetan parte hartzen du, ikasleen etxeak bisitatu, txangoak egin...).Horrela, haurrek berarekiko lotura afektiboa sortzen dute.
Ondoren, Pelutxea, maila bereko beste gelakoekin trukatzen da (Sansaburukoak Argatxakoekin). Pelutxe bakoitzak beste eskolara heltzean, astero (blogaren bitartez), bere "gela-kideei" idatziko die bizi dituen egoerak adierazteko, ikusi eta egin dituen gauzen berri emateko, argazkiak bidaltzeko...
Azkenik, Pelutxe bakoitza bere gelara itzuliko da. Ikasleen blogak:
-KOUTX
-LUCKY
-NIKO
-MIKELANGELO

ASMAKILO PROIEKTUA

Pertsonai batek, Asmakilok, asmakizunak proposatzen ditu eta proiektuko partaideak, 1. eta 2. mailakoak, asmatzen saiatzen dira. Parte hartzen duten ikastaldeek asmakizunak sortu eta blog-an argitaratzen dituzte.
Helburuak:
- Ikasle ezberdinen arteko harremanak sustatzea
- Asmakizuna testua lantzea
- Sormena lantzea
- Hizkuntza modu ludikoan lantzea
- Lan kolaboratiboa bultzatzea.
- IKTak era esanguratsu batean erabiltzea.
- Posta elektronikoa ezagutu eta erabiltzea
- Testu multimediak lantzea
- Irakasleen prestakuntza IKT arloan bultzatzea
Epeak eta prozesu zehatza
2008ko azaro eta abenduan:
- Azaroaren 24ean “Asmakilo” pertsonaia aurkeztuko da eta ondorengo egunetan (Azaroaren 24, eta abenduaren 1 eta 8an) asmakizun bana proposatuko du. Ikastaldeek blogean bertan erantzun beharko dute.
2009ko urtarriletik martxora arte:
- Ikasgelan asmakizun testua landuko da: ezagunak, asmatutakoak…..
- Ikasleek asmakizunak Asmakiloren blog-ean idatziko dituzte.
2009ko maiatzean: