J.A. Mogel ikastola
Non gaude
Ongi etorri
Gure zeregina
Organigrama
Ikastetxeko dokumentuak
Gurasoen Txokoa
  HEZKUNTZA ESKAINTZA
Haur hezkuntza
Lehen Hezkuntza
  BESTE HEZKUNTZA ESKAINTZAK
Derrigorrezko bigarren hezkuntza
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
Euskaraz bizi
Kalitatea gestionatzeko sistema
Proiektu telematikoak
Bertsolaritza Ikastolan
Eskola agenda 21
Ikt
 ZERBITZUAK
Garraioa
Jangela
Liburutegia
LiIBURUTEGIA DBH
 IDAZKARITZA
Izapideak
Arduradunak
 ESKOLAZ KANPOKO IHARDUERAK
   
Plazaguneak garatuta
    Zerbitzuak: Liburutegia
  •  Eibarko liburutegiak bere blogean eskaintzen duen liburu zerreda:

                http://eibarkoliburutegia.blogspot.com/

 

  • 09-10 IKASTURTEKO

          LIBURUTEGI PLANA

Ikastetxearen datu orokorra
J. A.MOGEL IKASTOLA LH eta HH Zentro bat da , guztira 602 ikasle izango ditu 09-10 ikasturtean, 3 ikastetxetan banatuta:
  • Haur Hezkuntzako ARGATXA Ikastetxea ( 2 urtetik 5 urtera) . Guztira 5 talde eta 104 ikasle.
  • Haur Hezkuntzako SANSABURU ikatetxea ( 2 urtetik 5 urtera). Guztira 8 talde eta 173 ikasle.
  • Lehen Hezkuntzako Ikastetxe honek ITURBURU izena du eta bertan 327 ikasle matrikulatu dira 09-10 ikasturtean Guztira hamalau talde.
Ikasle guztiek D ereduan ikasten dute, gaztelera eta ingelesa dira erabiltzen diren beste hizkuntzak.
Azken urtetan ikasle etorkinak matrikulatzen ari dira: batez ere marrokiarrak eta hegoamerikarrak.Une honetan ikasleriaren % 5 ikasle kanpotarrak dira.
Sarrera: Justifikazioa
Proiektua hau Lhko ITURBURU ikastetxean abian jarri nahi da . Ikastetxe honen ezaugarri nabari bat da Eibarko erdigunetik 2 kmra kokatuta dagoela, horren eraginez ikasle guztiek autobusa eta jangelaren zerbitzua daukate. Ikastetxearen antolaketagatik 2 ordutegi eta 2 txanda egiten dira egunean zehar.
Hori dela eta ikasle gehienek ordu eta erdi ematen dute ikastolan ordu lektibotik kanpo. Orain arte ekintza gutxi egon dira ikastetxean antolaturik liburutegia lektibotatik kanpo erabiltzeko, jolastordua izan ezik.
Aurtengo Proiektuaren bitartez Liburutegia hobeto kudeatu eta erabiltzea nahiko genuke; ez bakarrik ordu lektibetan baita era eskolaz kanpoko orduetan . Horrela errekurtsoak gehiago hobeto erabiltzeko aukera izango dugu. Astialdian ekimen ezberdinen aukera zabalagoa eskeiniko zaie ikasleei. 
Ez dugu ahaztu behar ikasleen artean premina berezi dituztenak alde batetik ikasle etorkinak : baliabide batzuk kontuan izan behar ditugu errezago hurbildu daitezen gure hizkuntzetara. Beste alde batetik laguntza berezia jasotzen ikasleak ere, material egokia eskeiniko zaie liburutegian, eurei egokituak.
Aurreko 3 ikasturtetan Urteko Planean Liburutegiari indar berezia eman zaio eta benetan aldaketak eman dira Liburutegi Dinamiko eta Atsegina lortzeko. 06-07 Ikasturtea erreferente izan zen, urte horretan egindako obrei esker gela bat egokitu zelako Liburutegi Berria bertan jartzeko. Ikasturte horretan egin ziren pausoak:
  • Liburutegirako mintegi bat eratu zen Liburutegia martxan jartzeko. Bertan markaturiko asmoak ikastetxeko Planean txertatu zen.
§         Liburutegia gela berrian antolatu , mobiliario berria erosi eta ipuin berriak mailaka egokitu.
§         Liburu zaharren expurgoa egin.
§         Irakasle batek ABIES programa Online formakuntza jaso ondoren ordenadorean instalatu eta programa horrekin lanean hasi
07-08 Ikasturtean:
§         Mintegiaren bitartez Liburutegirako Ikasturterako Plana zehaztu.
§         Abies programa erabiliz ipuin berriak katalogatu.
§         Ikasleei mailegu programa zabaldu
§         Jolasorduetan mailegu aukera eman
§         Ikasturtean zehar irakurketa bultzatzeko ekintzak antolatu.
08-09 Ikasturtean
§         Aurreko urteko ekintzekin jarraitu
§         Irakurketa dinamizatzeko ekintza berriak sortu.
Une honetan 1265 liburu ditugu erregistratu eta katalogatuta. Hala ere ikastetxearen fondoa askoz handiagoa da baina 3 ikastetxetan banatuta dago eta geletan daude liburu gehienak.
HELBURUAK
09-10 Ikasturterako Helburuak Orokorrak
§         Irakurketaren inguruan dagoen prozesuak kontuan izanda zaletasuna bultzatu.
§         Liburutegiko ekimenak Curriculumean eta Urteko Planean txertatu.
§         Liburutegiak dituen baliabideak eta errekurtsoak gehiago eta hobeto erabili.
§         Rekurtso berriez hornito liburutegia.
§         Eskolaz kanpoko orduak ongi antolatu erabilera bultzatu.
09-10 Ikasturterako Helburu Zehatzak
o       Liburutegirako arauak markatu eta orri informatibo bat atera.
o       Ipuin, liburu, CD eta DVDak bide eta aukera gehiago izan erabiltzeko.
o       Materialen maileguak ikasle,irakasle eta guraso gehiago ireki.
o       Lehenengo zikloko geletan maleta ibiltaria erabili .
o       Liburutegi taldearen dedikazio gehitu eta materialen katalogazioa egin.
o       Irakurketa indartzeko ekintzak izendatu eta bultzatu.
o       Liburutegirako presupuestoa kudeatu .
o       Abies programaren bitartez materiala katalogatzen jarraitu
o       Irakasle gehiago Abies programan formatu.
o       Irakurleak erabiltzen dituen bideak informatzeko ireki eta landu.
o       Liburutegian giro egoki eta atsegina bultzatzen jarraitu.
ERDI-MAILA EPERAKO HELBURUAK:
§         OPAC jarri eta erabiltzaileak formatu datuak aurkitzeko
§         Mintegian partaide gehiago izan eta formakuntza jaso.
§         Apal berriak erosi.
§         Geletako liburuak katalogatzen hasi (6-5 mailak)
§         Orain arte egindako katalogoa berrikusi eta zuzendu.
EPE LUZERAKO HELBURUAK:
§         Ikasleen erabilerarako 4 ordenadore berri erostea.
§         Zentroko liburu guztien katalogazioa.
§         Haur Hezkuntzako zentroetan HAURTXOTEKA banaren antolaketa.
EKINTZAK
IKASLEEI ESKAINIAK:
§         Erabiltzaileen formakuntza oso garrantzitsua denez ikasturte hasieran saio batzuk egingo ditugu gelaren antolaketa azaltzeko, materialen fondoa erakusteko eta liburuen sailkapena ulertu eta erabiltzeko. Horrela ikasleek liburu eta material ezberdinak aurkitu eta bere tokian uzteko aukera izan dezaten .
 
§         Egokitzat jo dugunez 6. mailako ikasle batzuk formatzen ditugu liburuzain laguntzaile moduan. Ikasle hauek borondatez betetzen dute zeregina da. Honako lantxo hauek egiten dituzte: maileguetan lagundu, liburuak ordenatu, beste ikasleei lagundu eta informatu...Liburuzain laguntzaile taldetxoa hiruzpalau ikaslez osatzen da , aste bete inguru egoten dira lantxo hau egiten.
 
§         Teknología berrien erabilerari bultzada bat eman nahi diogu baita ere Mediatekaren bitartez. Horrela liburutik aparte beste soporte eta teknikak erabilitzen ditugu: Ordenadorea, DVD Bideoa, Cdak...
 
§         3 mailatik gora maileguen aukera erabili. Hasiera zikloko geletan maleta ibiltariaren aitzakiaz hilero 10 liburu banatu 1 eta 2 mailetan . Material hau euren geletan irakurri eta begiratzeko izango da.
 
IRAKASLEEI ESKEINIAK:
§         Ikasleen irakurketa maila hobetzeko eta sakontzeko ekintzetan laguntza eskeintzea.
§         Liburutegiko fondoaren eta material berrien inguruan informazioa izatea.
§         Fondoaren erabilera eta maileguaren aukera .
§          Material berria erosteko koordinazioa.
§         Zentroaren ekintza zehatzetan laguntza eta koordinazioa eskeintzea.
§         Liburutegiaren esparrua ezberdinak egokitzea ekintzetarako.
EKINTZA EDO KANPAINA ZEHATZAK
Aurten egitea nahi ditugun kanpaina edo ekintzak zehaztuko ditugu:
§         Maleta Ibiltaria
§         Magiaren Hilabetea
§         Ipurterre Ipuin Lehiaketa
§         Kamishibai
§         Irudigileen erakusketa
§         Idazle bat gure ikastetxean
§         Denporapasen lehiaketa.
Talde bakoitzak ordutegi zehatz bat izango du taldeka liburutegira hurbiltzeko irakaslearekin: denpora horretan irakurketa libre nahiz ipuin zehatz bat irakurtzeko aukera izango dute. Denpora hau oso aproposa izango irakurketa ozena, ipuinen komentarioak eta material berrien aurkezpena egiteko.
Gure zentroa, kokapena kontuan izanda, ordu batzutan irekita egoten da lektibetatik kanpo. Autobus eta jangelaren erabilerak ordu ez-lektiboak dakartza baina beti egoten dira zerbitzu hauen ordutegiaren menpe.
Eskolaz kanpoko orduak :
8:30 -9:00 / 13:00-14:00 / 16 : 20-16 :50 Egunero 2 ordu ez-lektibo hauetan denpora egokia izango da gure liburutegi proiektuari jarraipen sendoa emateko.
Eskola orduetan:
Hiru zatitan banatzen ditugu eskola barruko ekintzak:
§         Talde bakoitzak daukan denpora liburutegian erabiltzeko.
§         Liburutegiak jolastorduan ateak irekita izatea.
§         Liburutegi taldeak duen denpora materiala antolatzeko: katalogatu, forratu, tejueloa jarri, barra kodigoa jarri, irakurleen txartelak egin, e.a.
Urtero maiatzean , beste proiekto guztiak bezala, ebaluatua izango da mintegiaren martxa . Alde batetik liburutegi taldeak bere lana eta emaitzen ebaluaketa egingo du, bertan hurrengo urteko propuestak eta asmoak markatuko ditu. Bestetik irakasle guztiek proiektuaren ebaluaketa egingo dute.
Liburutegiko erabiltzaileen iritzia jakitzeko enkesta bat pasatuko zai urtean behin. Ikus adibidea eranskinetan.
 Dato guztiak jaso ondoren Ikastetxeko Memorian eta Liburutegiaren Memorian azalduko dira.
Mintegiko Partaideak:
Virginia Narbaiza
Nerea Aranzeta
Pili Zubizarreta
Idoia Jainaga

Ikastetxearen datuak:
J.A. MOGEL IKASTOLA-012327-
Mandiola Balle 29, EIBAR
Tlfno-Fax: 943208487
3 zentro: HH Argatxa 104 ikasle
   HH Sansaburu 173 ikasle
   LH Iturburu 323 ikasle         

Argazkiak

 

    Hezkuntza Eskaintza
 
 
 Posta
 
Mogel ikastetxea: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Bisitaldi birtuala
Moodle
GURE BLOGOSFERA